Ekonomia -

LAN GATAZKA

General Electricek 97 langile kaleratuko ditu Buñuelen

Europa mailako berregituraketa plan bat aurkeztu zuen atzo multinazionalak. Bitartean, Nafarroako Gobernua egoera aztertzen ari da.

General Electric

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

General Electric multinazional estatubatuarrak Europa mailako berregituraketa plan bat aurkeztu zuen atzo, Alstom energia garraiorako enpresa taldearen erosketa itxi ondoren. Bi urtean egingo litzake berregituratzea, eta 6.500 lanposturi eragingo lioke. Nafarroako Buñuelgo planta bete betean kolpatuko luke planak, 97 langile kaleratuta.

Konpainiaren enpresa batzorde europarrari aurkeztu zion, atzo, General Electric taldeak bere asmoa. Orain, sindikatuekin negoziazio prozesua abiatuko duela agindu du enpresak.

Orotara, 120.000 langile ditu multinazionalak Europan. Espainiako Estatuan 3.000 bat behargin dituzte, eta aurreikusitako berregituraketak 500 kaleratze ekarriko lituzke. Bizkaiko eta Gipuzkoako plantetan ez luke eraginik izango plan berriak.

Nafarroako Gobernua egoera aztertzen ari da

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik adierazi duenez, Nafarroako Gobernua General Electric eta TRW enpresek aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) egoera zein den aztertzen ari da, "modurik onenean" eragin ahal izateko.

"Ahalik eta informazio gehien izatea da kontua, egoeraren diagnostikoa zein multinazionalaren asmoak zehaztasun handienarekin ezagutu ahal izateko", zehaztu du Ayerdik. Horrez gain, jakinarazi duenez, enpresa biekin harremanetan jarri da, baita Buñuelgo alkatearekin ere, "General Electrikeko egoera berehalakoan gertatu den zerbait delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Multinazionalak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak