Ekonomia -

EUSKO JAURLARITZA

EBren ebazpena 'albiste bikaina' dela esan du Jaurlaritzak

Euskal ontziolek, 'zailtasunei eta mehatxuei aurre eginez', azken urteotan izan duten jarrera txalotu du sailburuak.

Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua.
Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Justizia Auzitegiak ontzigintzaren diru-laguntzen inguruan gaur kaleratutako ebazpena "albiste bikaina" dela esan du Eusko Jaurlaritzak.

Balorazio ofiziala bihar egingo duten arren, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak aurreratu du Jaurlaritzaren ustez "albiste bikaina" dela Europatik heldu dena. Euskal ontziolek, "zailtasunei eta mehatxuei aurre eginez", azken urteotan izan duten jarrera txalotu du sailburuak. "Logikari eta sen onari erantzuten dion ebazpena da", esan du.

Estatuko ontzigintza sektoreak urte askotan tax lease izenarekin ezagutzen den sistema bitartez jasotako diru-laguntzak ez zirela legez kanpokoak izan ebatzi du gaur Europako Justizia Auzitegiak, eta, hala, inbertitzaileek ez dituzte laguntzok itzuli beharko.

"Estatuak legez kanpo emandako laguntza sistema" zela ondorioztatu zuen Europako Batzordeak, eta kinka larrian jarri zuen EAEko ontzigintza sektorea, inbertitzaileei 126 milioi euro itzultzeko eskatu baitzien. Gaurkoan, baina, erabaki hura baliogabetu egin du Europako Justizia Auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Eusko Jaurlaritza Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa