Ekonomia -
EUSTAT
EAEko industri jarduera % 3,5 hazi da aurten
2015eko urtarriletik urrira, Gipuzkoan hazi da gehien industriaren produkzioa: % 8,6. % 5,4 egin du gora Araban, eta % 0,5, Bizkaian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAEko industria jarduerak goranzko joerari eusten dio, eta % 3,5 hazi da 2015eko lehen hamar hilabeteetan, iaz epe berean jasotako datuekin alderatuta.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak 2015eko lehen hamar hilabeteetako datuak kaleratu du gaur, eta urriko datua nabarmendu du; hilabete horretan, % 4,7 egin zuen gora industriaren produkzioak, iazko datuekin alderatuta.
Gipuzkoan hazi da gehien industriaren produkzioa, % 8,6. Araban, % 5,4 egin du gora, eta Bizkaian, % 0,5.
2015eko urriko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera positiboa izan du lau industri talde handienetako hirutan; ekipo-ondasunen alorra % 10,7 hazi da, bitarteko ondasunen alorrak % 4,0 egin du gora, eta kontsumo-ondasunenak, % 1,8.