Ekonomia -

Eskandalua Volkswagenen

Volkswagenek CO2 isurketei buruzko datuak ere manipulatu zituen

Orain arte irregulartasunak nitrogeno oxido isurketetan antzeman dituzte. Kaltetutako ibilgailuak 800.000 inguru dira.

Volkswagen eskandalua
Volkswagen eskandalua
Volkswagen eskandalua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagenen eskandaluak ez du etenik. Konpainiak berak jakinarazi duenez, karbono dioxido (CO2) isurketak neurtzerakoan ere irregulartasunak izan dira.

Ibilgailuen nitrogeno oxido isurketak gutxitzeko diesel motorrak manipulatu zituztela jakina zen. Baina orain irregulartasunak CO2 isurketetan ere izan direla aitortu dute.

Volkswagenek uste du beste 800.000 ibilgailu egon daitezkeela kaltetuta, gehienak diesel motordunak, baina momentuz ez dute argitu markak zeintzuk diren. Lehendabiziko kalkuluen arabera, kalte ekonomikoak 2.000 milioi eurokoak izan daitezke.

Irailean lehertu zen Volkswagenen eskandalua, isurketa kutsakorrak ezkutatzeko 9,5 miloi ibilgailuren motorrak manipulatu zituztela jakin zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak berriak Ekonomia Gaurko titularrak EAEko kutsadura gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Volkswagen Eguneko albisteak