Ekonomia -

VOLKSWAGEN KASUA

Volkswagen inputatu dute, ibilgailuak trukatzea egotzita

Ismael Moreno ANko epaileak azaroaren 10erako deitu du konpainia deklaratzera. Ingurugiroaren kontrako delitua, iruzurra eta publizitate engainagarria leporatzen dizkiote auto ekoizleari.

Volkswagen motorrak
Volkswagen motorrak
Volkswagen motorrak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen konpainia inputatzea erabaki du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, milaka ibilgailuren software sistema trukatu zuelakoan. Pertsona juridiko gisa inputatu dute auto ekoizlea.

Gaur zabaldutako autoan, epaileak azaroaren 10erako deitu du konpainia, deklaratzera. Hala, Prozedura Kriminalaren Legeak jasotzen duena jarraituz, Volkswagenek ordezkari bat, abokatua eta prokuradorea izendatu beharko ditu egun horretarako.

Fiskaltzak aurkeztutako diligentziak ontzat jo ditu bere ebazpenean Morenok, kasua argitzen laguntzeko "bereziak eta beharrezkoak" direla argudiatuta.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eskura duen informazio guztia emateko eskatu du epaileak, ikerketan lagungarri izango dela argudiatuta.  Eskatutako txostenen artean, Ingurugiroaren Babeserako Estatu Batuetako Agentziaren irizpena nahi du Morenok.  Volkswagenek eskatuta egindako perituen txostena ere eskatu du.

Volkswagen Europako automobil-ekoizle nagusiak atzo kaleratutako datuen arabera,  1.673 milioi euro galdu ditu 2015. urteko hirugarren hiruhilekoan. 2014an, epe berean, 2.971 milioi euro irabazi zituen. Emaitza txarrak diesel motorren gas kutsatzaileen inguruko eskandalua kaleratu ondoren heldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Egungo berriak Alemania bideoak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Volkswagen Euskal Herriko kutsadura Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan