Ekonomia -
Hipotekak
Zoru klausulen baliogabetzearen atzeraeragina babestu du EBk
Sententzia batek baliogabe utzitako klausulen atzeraeragina defendatu du Bruselak. Horrela, hipoteka sinatu zutenetik sobera ordaindutakoa bueltatu beharko diete bankuek bezeroei.
Agentziak | Erredakzioa
Sententzia batek baliogabe utzitako zoru klausulen atzeraeragina defendatu du Europako Batzordeak. Horrela, bezeroek hipoteka sinatu zutenetik sobera ordaindutakoa bueltatu beharko dute bankuek.
Bruselak azalpenak eman dizkio Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari, Espainiako zenbait epaitegik iritzia eskatu ondoren, El Confidencial-ek aurreratu duenez.
Kontsumitzaile baten salaketari esker, klausula neurrigabe bat baliogabe uztea eta “erabaki horren ondorioak mugatzea ez dira bateragarriak”, du Europako Batzordearen ustez.
BBVA, Cajamar eta Novacaixagaliciako hipoteken zoru klausulak 2013ko maiatzetik aurrera neurrigabeak zirela ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Epe hori mugatzea, baina, EBren araudiaren aurkakoa dela uste du Batzordeak.
Horrela, atzeraeragina inposatzerik ez zegoela argudiatu zuen Auzitegi Gorenak. Bezeroek sobera ordaindutakoa itzuli beharko lukete entitateek, ebazpena bestelakoa izan balitz. 40.000 milioiko erreskatearen ondoren, erabaki horrekin finantza sektorearen kaudimena arriskuan jarriko litzatekeela erantsi zuen Gorenak.
Orain, Bruselaren erabakiaren berri izan eta gero, Gorenak baliogabe utzitako atzeraeragina babestu ala ez erabaki beharko du Europar Batasuneko Auzitegiak.