Ekonomia -

Isurien eskandalua

Inbertsioa 1.000 milioi euro jaitsiko du Volkswagenen marka nagusiak

Auto elektrikoaren aldeko apustua egin nahi du konpainiak eta merkatuan duen lekua berraztertu.

Volkswagen
Volkswagen
Volkswagen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Passenger Cars konpainia alemaniarraren marka nagusiak eraginkortasun egitasmo berria aurkeztu du gaur, eta urteko inbertsioak 1.000 milioi euro murriztuko dituela iragarri du.

Herbet Diess Volskwagen konpainiako kontseilari delegatuak aurkezpenean adierazi duenez, enpresak bere etorkizuna berraztertu behar du, teknologia berriak garatzeko. Hala, diesel autoekin beste estrategia bat bultzatu eta auto elektrikoaren aldeko apustua egingo du.

"Etorkizunari begira gure lekua berraztertu behar dugu. Eraginkorragoak bihurtzen ari gara, gure produktuei beste ikuspuntu bat emango diegu eta etorkizuneko teknologiari lekua egiten ari gara", erantsi du.

Konpainiaren administrazio kontseiluak adostu duenez, Phaeton modeloa, markaren 'harribitxia', elektrikoa izango da, eta kilometro asko egiteko autonomia izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak albisteak Alemania bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Volkswagen albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan