Ekonomia -

Volkswagen auzia

Aurreikusitako inbertsio guztiak berrikusiko ditu Volkswagenek

Volkswagen Taldeko presidenteak adierazi duenez, haren helburua kalitatezko lanpostu politikari eustea da.

Matthias Müller Volkswageneko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Matthias Müller Volkswageneko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Matthias Müller Volkswageneko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matthias Müller Volkswagen Taldeko presidente berriak gaur langileen aurrean iragarri duenez, Alemaniako auto ekoizleak aurreikusita zituen inbertsio guztiak berrikusiko ditu eta beharrezkoak ez direnak bertan behera utzi edota atzeratu egingo ditu. Emisioen neurketa manipulatzea duen software sekretuaren auzia azaleratu ondoren hartu du erabakia Volkswagen Taldeak.

"Oso argia izango naiz: hau mingarria izango da", adierazi du Müllerrek Wolfsburgoko egoitza nagusian bildutako 20.000 langileren aurrean, hain zuzen ere, Volkswagen eskandalua argitara atera ondoren langileekin egindako lehendabiziko asanbladan.

Azaldu duenez, Martin Winterkom Volkswagen Taldeko aurreko presidenteak diseinatutako plana egokitu egin beharko da, baina azpimarratu du "kalitatea eta ziurtasuna" ezaugarri dituen lanpostu politikari eustea duela helburu.

Bestalde, gertaturikoari buruzko azalpenak emango dituela hitzeman du eta ziurtatu du manipulatutako hamaika milioi ibilgailuak arazorik gabe erabil daitezkeela; izan ere, ez omen zen inoiz arriskuan jarri Volkswagen Taldeko bezeroen segurtasuna.

Bestalde, Bernd Osterloh Volkswageneko enpresa batzordeko presidenteak langileei gaur adierazi die "oraingoz" Volkswagen auziak ez duela inolako eraginik izan lanpostuetan eta gaineratu du ahal duen guztia egingo duela enplegu guztiak bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak Alemania Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Eguneko albisteak Volkswagen albisteak Automobilgintzari buruzko albisteak