Ekonomia -
Volkswagenen iruzurra
Berriro martxan Volkswagenen bezeroentzako arreta telefonoa
Goizean, 900 180 361 doako zenbakira deituta, eta lauzpabost telefono-tonu entzun ostean, deia moztu egiten zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Manipulatutako motorren auzian, Volkswagen Taldeak iruzurrak kaltetutako bezeroei arreta eskaintzeko gaur martxan jarri duen 900 180 361 doako informazio telefono zenbakia dagoeneko normal ari da funtzionatzen goizean gainezka eginda egon eta gero.
Gaur goizean, 900 180 361 doako zenbakira deituta, eta lauzpabost telefono-tonu entzun ostean, deia moztu egiten zen. Gainera, ez zen entzuten telefono-linea guztiak gainezka daudela dioen ohiko mezua.
Gauzak horrela, Audi, Seat, Volkswagen, Volkswagen Ibilgailu Komertzialak eta Skoda taldeko bezeroek 900 180 361 telefono zenbakira deitu ahal izango dute datozen egunetan.
Seat eta Skoda konpainietako kaltedunek telefono bidez soilik egin ditzakete kontsultak, alabaina, Volkswageneko bezeroek Volkswagenen webgunearen alemanezko bertsioan txasis-zenbakia sartuta, bere auto modeloak EA 189 motor manipulatua duen ala ez jakin dezakete dagoeneko.
Bestalde, Audi etxeak 900 180 361 telefonora deitzeko eskatu die bezeroei eta datorren astetik aurrera informazioa sarean kontsultatzeko aukera izango dela gaineratu du.