Ekonomia -

Volkswagenen iruzurra

Seaten 700.000 ibilgailuk ere manipulatutako motorrak dituzte

Merkatu bakoitzean zenbat saldu zituen ikertzen ari da automobilgintza enpresa. Seat, Audi, Skoda eta Volkswagen etxeek bertan behera utzi dute EA 189 motorra duten autoen salmenta Espainian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seat Espainiako automobil enpresak gaur jakinarazi duenez, 700.000 Seat ibilgailuk ere badute EA 189 diesel motorren gas kutsagarrien isurketen irakurketa manipulatzeko softwarea.

Seaten mundu osoko sareak saldu omen ditu manipulatutako auto horiek, eta, ondorioz, merkatu bakoitzean zenbat saldu zituen ikertzen ari da automobilgintza enpresa.

Seat, Audi, Skoda eta Volkswagen etxeek bertan behera utzi dute behin-behinean EA 189 motorra duten autoen salmenta Espainian. Neurriak 3.320 ibilgailuri eragin die.

EA 189 motorrak dituzten ibilgailuen jabeek baimendutako zerbitzu zentroetatik pasatzeko deia jasoko dute, autoari dagozkion azterketa teknikoak egiteko.

Halaber, Seat enpresak webgune bat jarriko du martxan kaltedunen galderei erantzuteko, eta bilatzaile bat jarri du erabiltzaileek kaltetutako autoen inguruko informazioa errazago aurkitzeko.

Bestalde, Seatek azpimarratu duenez, EU6 araua betetzen duten modelo berri guztiek lege baldintza guztiak betetzen dituzte eta seguruak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak Espainia Iruzurrak argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskal Herriko kutsadura Automobilgintzari buruzko albisteak Volkswagen gaur