Ekonomia -

Aholkuak

Zer egin dezaket nire autoa Volkswagenen aferako bat bada?

Kontsumitzaileen elkarteak gomendio sorta kaleratu du gas isuriak faltsutzeko softwarea instalatuta izan dezaketen ibilgailuen jabeentzat.

Manipulatutako 11 milioi diesel ibilgailu daude munduan, Volkswagenen arabera. EFE
Manipulatutako 11 milioi diesel ibilgailu daude munduan, Volkswagenen arabera. EFE
Manipulatutako 11 milioi diesel ibilgailu daude munduan, Volkswagenen arabera. EFE

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 milioi ibilgailu, mundu osoan. Estatuan ehunka mila izan daitezke, Volkswagen, Skoda, Audi eta Seat markakoak. Alemaniako konpainiak diesel ibilgailuen kutsadura datuak manipulatu zituela onartu duenetik, zenbaki dantza dira nagusi. Espainiako Estatuan "herriaren autoa" (hori esan nahi du volkswagen hitzak alemanez) da salduena: 48.648 ibilgailu, 2014n. Urte horretan, OCU Espainiako kontsumitzaile eta erabiltzaile elkartearen arabera, 46.836 Seat matrikulatu ziren (salduenen zerrendan bigarren dago) eta 24.576 Audi (10. lekuan).

Zure ibilgailua manipulatua izan dela uste baduzu, lasai. Gidatzen jarrai dezakezu: ziurra eta legezkoa da. Gas isurien datuak faltsutzeko softwarea instalatu badiote, Volkswagen bera jarriko da zurekin harremanetan. Kontsumitzaileen elkarteak gomendio sorta kaleratu du, zer egin behar duzun jakin dezazun.

Oraindik ez dago argi eskandaluak zenbaterainoko galerak eragingo dizkion Alemaniako ibilgailu fabrikatzaileari, ezta herrialdearen ekonomian zein ondorio izango dituen ere. Eta argitzeko dago Nafarroako Landaben lantegian iragarritako inbertsioei ere kalte egingo ote dion.

OCUk gomendio hauek eman dizkie manipulatuta egon daitezkeen ibilgailuen jabeei:

- Zure autoa ordu luzez edo egun batzuez atxiki behar badute, eskatu ordezko bat.

- Volkswagenek bere egin behar ditu gastu guztiak. Zuk ez duzu ezertxo ere ordaindu behar.

- Zure autoak duen potentzia ezin dute txikitu.

- Ibilgailuari egin beharrekoak idatzizko agiri zehatz batean jakinarazteko eskatu.

Aferaren beste hari-mutur batzuk ere argitzeko daude: nori dagokio matrikulazio zergaren garestitzea ordaintzea? (eraginkortasunaren kategoria aldatuz gero, gehiago ordaindu beharko da); zer gertatuko da autoa PIVE Planaren bitartez edo gutxi kutsatzen duten ibilgailuak erosteagatik emandako diru laguntzak jaso zituztenekin? Kontsumitzaileen elkarteak argi dauka. Iruzurra egin duenak, Volkswagenek, ordaindu beharko ditu gastu guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak bideoak Gizartea albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Euskadiko kutsadura gaur Automobilgintzari buruzko albisteak Volkswagen albisteak Eguneko albisteak