Ekonomia -

18.000 milioiko isuna

Volkswagen ibilgailuen kutsadura faltsutzeagatik ikertzen ari dira

Ingurumena Babesteko AEBko Agentziak (EPA) eta Kaliforniako estatuak ia milioi erdi ibilgailu berrikusteko agindua eman dute.

Volkswagen. Artxiboko irudia: EFE
Volkswagen. Artxiboko irudia: EFE
Gas emisioen datuak faltsutu zituen Volkswagenek

1:53

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18.000 milioi dolarreko isuna ezar diezaiokete Ameriketako Estatu Batuetan Volkswagen Alemaniako multinazionalari, bere ibilgailuen kutsadura maila faltsutzeagatik.

Ingurumena Babesteko AEBko Agentziak (EPA) eta Kaliforniako estatuak ia milioi erdi ibilgailu berrikusteko agindua eman dute ikerketa bat egin ondoren.

Virginiako Unibertsitateak eman zuen argitara eskandalua. Volkswagenek modelo batzuetan kutsadura faltsutzeko kapaz zen software bat jarri zuela atzeman zuen unibertsitateak. Kutsadurak legearen mugak ez gainditzea zuen helburu softwareak, nahiz eta ibilgailu batzuek gehienez ere onartutakoa 40 aldiz biderkatu. Besteak beste, Audi A3, Golf eta Passat autoak ikertzen ari dira.

Akusazio ofiziala egin dute Ingurumena Babesteko Agentziak eta Kaliforniako estatuak, eta 482.000 ibilgailu berrikusteko agindua eman dute.

Kasurik okerrenean, Volkswagenek 15.000 milioi euroko isuna ordaindu beharko luke, susmoa baieztatuz gero. Zenbateko horrek kalte handia egingo lioke, zalantzarik gabe, konpainiaren kontuei.

Volkswagenek ia 120 lantegi ditu mundu osoan, horietako bat Nafarroan, baina ia esklusiboki Polo modelo berria ekoizten dute bertan. Zorionez, Polo modelo berria ez dira ikertzen ari AEBn.

Volkswagenen akzioek % 13 baino gehiago egin dute behera

Volkswagenen akzioek % 13 baino gehiago egin dute behera Frankfurteko (Alemania) Burtsan, eskandaluaren berri izan ondoren.

Bezeroen eta publikoaren “konfiantza urratu” izana deitoratu du Martin Winterkorn konpainiako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Iruzurrak bideoak Eguneko albisteak Volkswagen gaur Automobilgintza EAEko kutsadura gaur Ekonomia 2024 Eguneko albisteak