Ekonomia -

2015-2016 ikasturte hasiera

Ikasle bakoitzeko 300-700 euroko gastua egingo dute familiek

CECUren arabera, liburuak dira gastu handiena, berrerabilpen maila oso baxua baita; galdetutakoen % 75ek esan du ez duela aurretik erabilitako libururik erabiliko.

Ikasleak
Ikasleak
Ikasleak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015-2016 ikasturte hasieran, 300-700 euroko gastua egingo dute familien % 60k ikasle bakoitzeko, eta gastua 1.000 eurokoa izango da % 14ren kasuan, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (CECU) Espainiako Estatuan egin duen inkesta baten ondorioetan agertzen denez.

Liburuek jarraitzen dute izaten gastu handiena ikasturte hasieran. Kontsumitzaile gehienen (% 82) gastu handiena horixe da, eta arropa eta eskolako materiala oso atzetik ditu.

Berrerabilpen maila baxua

Aurreko urteetan erabilitako liburuak berriz erabiltzeko aukerari dagokionez, galdetutakoen % 75ek esan du ezingo dituela berrerabili, LOMCE indarrean jartzeak ekarriko dituen aldaketen ondorioz. Gainera, galdetutakoen % 28ren zentroetan bakarrik daude aurreko urteetako liburuak berriz erabiltzeko ekimenak.

Kurtsoetan aurrera, are eta garestiago

Bestalde, Ofertiaren ikerketa batek agerian utzi du familien gastuak asko aldatzen direla seme-alaben ikasketa mailaren arabera. Adibidez, Haur Hezkuntzan dauden ikasleen gurasoek 337 euro gastatzen dituzte batez beste; Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoek, 444; Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoek, 502; eta Batxilergokoenek, 478.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Kontsumoari buruzko albisteak