Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
'Estatuak funtzionarioei soldata igotzen badie isla izango du EAEn'
Josu Erkorekaren esanetan, 'ausartegia' da 2016ko EAEko Aurrekontuetan igoera izango dela aurreratzea.
EUROPA PRESS | ERREDAKZIOA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du 2016ko Espainiako Aurrekontuak Estatuko funtzionarioentzako soldata igoera jasotzen badu, erabaki horrek nolabaiteko isla izango duela Euskal Autonomia Erkidegoan. "Ukaezina da hori", zehaztu du.
Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan zerga erreformari buruzko eztabaida ere hizpide izan du, eta azaldu du "akatsa" dela inbertsioetarako erakargarritasun bakarra "zerga alorra" dela pentsatzea. Halaber, haren hitzetan, "ausartegia" da 2016ko EAEko Aurrekontuetan igoera izango dela aurreratzea, harik eta, diru bilketaren eboluzioa ezagutu gabe.
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak iragarri zuen 2016an funtzionarioentzako soldata igoerak egon daitezkeela. Erkorekak azaldu du ikusi egin beharko dela azkenean Espainiako Gobernuak "zer eta nola egiten duen". Hala ere, azpimarratu du azkenean soldata igoera bat baldin badago isla izango duela Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarioengan.
Nolanahi ere, zuhurtzia agertu du Mariano Rajoyren asmoekiko; izan ere, "legegintzaldi amaieran dagoen Gobernu batek egiten dituen promesak tentuz hartu behar dira".