Ekonomia -
Europako Batzordea
AHTak eta Bilboko portuak EBren diru-laguntza gehiago jasoko dituzte
EAEn laguntzak jasoko dituzten tren azpiegituren kasuan, lanak amaitzeko beharrezko finantziazioaren % 20tik % 40ra eskuratuko dute.
agentziak | erredakzioa
Europako Batzordeak 13.100 milioi euro gehiago emango ditu 'Europa Konektatu' egitasmoaren baitan aurkeztutako proposamenen lehenengo deialdian aukeratutako garraio proiektuetarako, tartean AHTrako eta Bilboko porturako.
"Berri ona da, finantzaketa horren bitartez Europak babes irmoa ematen baitie garraio jasangarri eta multimodaleko gure azpiegiturei, zeinak onuragarriak izango baitira, guretzat zein gure ingurune eta Atlantikoko korridore osoarentzat", adierazi du Ana Oregi Ingurumen sailburuak. "Europa modernoa, ongizatearen aldekoa eta solidarioa eraikitzea da hori, eta gure gizartea kohesionatzea ere bada", gaineratu du.
EAEn laguntzak jasoko dituzten tren azpiegituren kasuan, lanak amaitzeko beharrezko finantziazioaren % 20tik % 40ra jasoko dute.
Hala, diru-laguntzaren % 64a abiadura handiko trenera bideratuko da. Bergarako korapiloak 459 milioi euro jasoko ditu, behar dituen 1.147 milioi euroen % 40a. Gasteiz eta Bilbo arteko zati batzuek 39,1 milioi euro jasoko dituzte, aurreikusitako inbertsioaren % 20a.
Bilboko portua ardatz atlantikorako Kantaurialdeko instalazio nagusi bihurtzeko proiektu batzuek, halaber, 25,1 milioi euro eskuratuko dituzte; eta 126 milioi euro inbertituko dira guztira.