Ekonomia -

Kontratu berria

Thailandian 30 haize-sorgailu jartzeko kontratua sinatu du Gamesak

Kontratu horri esker, Thailandiako merkatuan sartzea lortu du euskal konpainiak.

Haize-sorgailuak. Artxiboko argazkia: Gamesa
Haize-sorgailuak. Artxiboko argazkia: Gamesa
Haize-sorgailuak. Artxiboko argazkia: Gamesa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa euskal konpainiak kontratu bat sinatu du PowerChina ZhongNang sustatzaile txinatarrarekin Thailandiako hiru parke eolikotan 30 haize-sorgailu (60 megawatt) jartzeko. Akordio horri esker, Thailandiako merkatuan sartzea lortu du Gamesak.

Guztira, G114-2.0 MW modeloko 30 haize-sorgailu egingo ditu Gamesak Thailandiako Nakhon Ratchasima probintziako Wayu, Subplu1 eta Subplu2 parke eolikoetarako.

Urte honen amaierarako prest izango dituzte haize-turbinak, baina parke eolikoak ez dira 2016ra arte martxan izango. Gamesak baieztatu duenez, horiek mantentzeko lanaz ere arduratuko da hamar urtez.

"Gamesak Thailandian sinatu duen lehen kontratua da, eta beste aurrerapauso bat da Gamesak Asiako merkatuan duen posizioa sendotzeko", gaineratu du euskal konpainiak ohar batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Multinazionalak albisteak Siemens Gamesaren inguruko albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zamudio azken albisteak Asia albisteak Energia jasangarriak Zer gertatu da Thailandian? Energia