Ekonomia -
Irailean
Gamesak eguzki-energia bidezko lau planta eraikiko ditu Indian
Euskal enpresak eguzki-energiaren sektorean egingo duen lehen lan handia da. 2009tik dago Gamesa Indian.
Agentziak | Erredakzioa
Gamesa euskal enpresak kontratua sinatu berri du eguzki-bidezko lau plata egiteko, 10 MWkoak, Tamil Nadu estatuan, Indiako hego ekialdean. Lanak hiru enpresarentzat egingo ditu: Best Corporation, Shiny Knitwear eta Santhosh Garments.
Irailean abiaraziko ditu lanak Gamesak eta euskal enpresak eguzki-energiaren sektorean egingo duen lehen lan handia da, gaur ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
Gamesaren 2015-2017 Negozio Planaren arabera -orain dela gutxi aurkeztu zuten- ohiko sektoretatik kanpo lan egitea aurreikusi du enpresak, esaterako, eguzki-energia eta offgrid-, energia eolikoaren merkatuarekin uztagarriak baitira eta balio erantsia ekar baitiezaioke konpainiari 2018rik aurrera.
"Indiako eguzki-energiaren sektorea 750 GWrainokoa izan daiteke eta Gobernuaren asmoa da 100 GW lortzea 2022rako, egungo 3,8 GWtik abiatuta", azaldu du Ramesh Kymal Gamesak Indian duen ordezkariak.
2009tik dago Gamesa indian eta, momentura arte, 1.900 MW instalatu ditu eta 1.850 MWtik gora kudeatu eta mantentze lanak egiten ditu. Gainera, parke ekoizle gisa, enpresak 1.300 MW baino gehiago garatu ditu.