Ekonomia -

Euskal konpainiak

2017rako emaitza operatiboak bikoiztea espero du Gamesak

Gainera, beste negozio alor batzuetan sartzea aztertuko du, hala nola eguzki energian.

Gamesaren aerosorgailu bat. Iturria: Gamesa
Gamesaren aerosorgailu bat. Iturria: Gamesa
Gamesaren aerosorgailu bat. Iturria: Gamesa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa euskal konpainiak 2017. urterako emaitza operatiboak (ebit) bikoiztea espero du. Gainera, beste negozio batzuetan barrena egitea aztertuko du, hala nola eguzki energian.

Ignacio Martin Gamesako presidenteak hurrengo bi urteetarako planak aurkeztu ditu gaur goizean, eta aurreikuspena "haztea" dela aurreratu du. Horren ondorioz, merkatuan % 8,5eko kuota izatea espero du, Txina kontuan hartu gabe. Hori dela eta, bideragarritasuna "bermatuta" dutela esan du.

Bestalde, beste negozio alor batzuetan sartzea aztertuko dutela aurreratu du Martinek, eta eguzki energia edo sare elektriko bakartuak jarri ditu horren adibide.

Aurreikusitako hazkundeari eusteko, Gamesak % 4-5 handituko ditu inbertsioak aurten, baina betiere "logikaz", Martinek zehaztu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? EAE Multinazionalak berriak Siemens Gamesa Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Eguneko albisteak Zamudio albisteak