Ekonomia -
Kontratu berria
96 aire-sorgailu salduko dizkio Gamesak Eskozian Iberdrolari
Kontratuaren arabera, zerbitzuaren eta mantenuaren ardura ere izango du Gamesak datozen bost urteetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gamesa konpainiak 96 aire-sorgailu salduko dizkio Scottish Power Renewables konpainiari, Iberdrolak Erresuma Batuan duen filialari. Aire-sorgailuak Eskozia hegoaldeko Kilgallioch parke eolikoan jarriko dituzte.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kaleratutako oharrak dioenez, aire-sorgailuen horniduraz, garraioaz, instalazioaz eta abian jartzeaz arduratuko da Gamesa. G114-2.5 ereduko 94 aire-sorgailu eta G90-2.0 ereduko bi aire-sorgailu egingo ditu konpainiak.
Kontratuaren arabera, zerbitzuaren eta mantenuaren ardura ere izango du Gamesak datozen bost urteetan.
2016ko otsailean hasiko dira makinak ematen eta parkea 2017ko lehen hiru hilekoa jarriko da martxan.