Ekonomia -

Inbertsioa

4.200 milioi euro bideratuko ditu Volkswagenek Espainiako lantegietara

Volkswagenek ohar batean jakitera eman duenez, inbertsioa Nafarroako lantegiko eta Seat Martorell lantegiko taldeetara eta I+D instalazioetara zuzenduko da.

Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegia. Argazkia: EiTB
Volkswagen Landaben
Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Taldeak 4.200 milioi euro zuzenduko ditu Espainiako lantegiak indartzera. Inbertsioa 2015 eta 2019 artean egingo da, eta orain arte Espainian inoiz egin den inbertsio industrial handiena da.

Javier Garcia Sanz Volkswagen Taldeko Erosketa zuzendariordeak eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak bilera egin dute goizean Moncloako jauregian. Bilera horretan eman ditu talde alemaniarrak ezagutzera bere asmoak.

Volkswagenek ohar batean jakitera eman duenez, inbertsioa Nafarroako lantegiko eta Seat Martorell lantegiko taldeetara eta I+D instalazioetara zuzenduko da.

Taldeak oharrean dionez, inbertsioak Espainiako lantegien etorkizuna bermatzeaz gain, “eragin positiboa” izango du inguruan sortzen diren enpresetan.

Volkswagenek Espainiako lantegietan egiten diren pieza eta gailuen erosketa handitzeko asmoa du. Hori dela eta, “Espainiako ekonomiaren motor” moduan agertu da talde alemaniarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Iruñea Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Volkswagen albisteak