Ekonomia -

Gutxieneko historikoa

EAEko hipotekak merkatu egingo dira, euriborraren jaitsieragatik

Batez beste, hilean 20 euro aurreztuko dituzte iaz hipoteka bat sinatu zuten EAEko herritarrek. Euriborrak % 0,212an amaitu du martxoa, inoizko mailarik baxuenean.

Dirua hipoteka ordaintzeko
Dirua hipoteka ordaintzeko
Dirua hipoteka ordaintzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz, hipoteka bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarrek urtean 242 euro aurreztu ditzakete hipotekaren kuotan, euriborraren jaitsieragatik.

2014ko otsailean etxebizitza bat erosteko batez besteko hipoteka 128.041 eurokoa zen EAEn eta, euriborraren jaitsiera horri esker, herritarrek hilean 20,18 euro edo urtean 242,16 urtean aurreztuko dituzte.

Martxoan, adierazleak % 0,212an amaitu du martxoa eta inoizko mailarik baxuenean dago orain.

Aurreko urtean, 2014ko martxoan euriborra % 0,577an zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Hipotekak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Etxebizitza albisteak