Ekonomia -

Espainiako Bankua

Espainiako zor publikoa BPGaren % 97koa izan zen 2014an

1,033 bilioi eurokoa izan zen, Espainiako Bankuaren arabera.

Espainiako bankua
Espainiako bankua
Espainiako bankua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako administrazio publikoen zorra Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 97,7koa izan zen 2014an, hots 1.033 bilioi eurokoa, Espainiako Bankuak emandako datuen arabera.

Administrazio nagusiaren zorra 895.852 milioi eurokoa izan zen (BPGaren % 84,6); autonomia erkidegoena, 236.747 milioikoa (BPGaren % 22,4); eta udalena, 38.363 milioikoa (% 3,6).

Horrez gain, Gizarte Segurantzaren zorra 17.188 milioi eurokoa izan zen; Barne Produktu Gordinaren % 1,6koa, alegia.

Datuei erreparatuta, Espainiako Gobernuak ezarritako helburua (zorra BPGaren % 97,6koa izatea) betetzat eman du Ekonomia Ministerioak, bertako iturriek azpimarratu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa BPGd