Ekonomia -

Estatistika Institutua

Prezioak % 1 jaitsi dira urtarrilean EAEn eta % 1,4 Nafarroan

Abenduko datuekin konparatuz, prezioak % 1,7 jaitsi dira Euskadin 2015eko lehenengo hilabetean.

Supermekatua
Supermekatua
Supermekatua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1 jaitsi da urtarrilean, iazko hilabeteko datuekin alderatuta, gaur Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Abenduko datuekin konparatuz, prezioak % 1,7 jaitsi dira Euskadin 2015eko lehenengo hilabetean.

Nafarroan, berriz, KPIa % 1,4 jaitsi da urtarrilean, iazko urtarrileko datuekin alderatuz. Abenduko datuen aldean, berriz, % 2 merkatu dira prezioak Nafarroan.

Espainiako Estatuan, KPIa % 1,3 jaitsi da, petrolioaren merkatzearen ondorioz gehienbat. 2007ko uztailetik izan den jaitsiera handiena izan da urtarrilekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia KPI gaur Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak