Ekonomia -

Abenduaren 18an

Kutxabankek % 73 igo du Villalabeitiaren soldata

Administrazio Kontseiluak 800.000 euroraino igo du presidente berriaren soldatak, abenduan egindako batzar batean.

Gregorio Villabeitia. Kutxabank. EFE
Gregorio Villabeitia. Kutxabank. EFE
Gregorio Villabeitia. Kutxabank. EFE

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek % 73 igo du Gregorio Villalabeitia presidente berriaren soldata, aurreko azaroan Mario Fernandezen lekukoa hartu eta gero.

Entitatetik Eferi jakinarazi diotenez, 800.000 euroraino igo du presidente berriaren soldatak, baina soldata finkoa 600.000 eurokoa da eta gainerakoa zenbait baldintzei lotuta.

Soldata igoera Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, aurreko abenduaren 18an, soldaten batzordeak proposamena egin eta gero. Behin onartuta, Akziodunen Batzorde Nagusiak erabakiaren berri izan zuen.

Hain justu, polemikak entitatea hartu duen une batean ezagutu da presidente berriaren neurria.

Kutxabanketik jakinarazi dutenez, Kutxabanken presidentearen soldata beste enpresa handien presidente askoren soldata baina baxuagoa da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Soldatak gaur