Ekonomia -
2015
Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa onartu du
275 lanpostu eskainiko dituzte. Izena emateko epea otsailean hasi eta lehenengo probak uda baino lehen izango dira.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak bide eman dio Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoari, alegia, 2015ean egingo diren lauetatik lehengoari. 275 lanpostu eskainiko dira, gehienak (170) haur eta lehen hezkuntzako irakasleentzat. Gainera, 50 ingeleseko irakasleentzat, 15 musika eta hezkuntza fisikoko irakasleentzat eta 25 hezkuntza bereziko irakasleentzat izango da.
Otsailaren erdia aldera, EAEko Aldizkari Ofizialak deialdia plazaratuko du; une horretatik aurrera, 20 eguneko epea zabalduko da izena emateko.
Eusko Jaurlaritzak bere webgunean emango du deialdiaren nondik norakoen berri, baita Zuzenean herritarrentzako zerbitzuaren bulegoetan.
Lehenengo fasea ekainean izango da. LEParen helburua, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramalearen esanetan, hezkuntzaren egonkortasuna eta kalitatea hobetzea da.
Jaurlaritzak aurten deituko dituen lau LEPetatik lehenengoa da. Guztira, 1.573 lanpostu eskainiko ditu; Ertzaintzan, Osakidetzan eta Administrazioa. Otsailaren 27tik aurrera, lehenengo probak egingo dituzte, administrazioko bederatzi lan poltsetan sartu ahal izateko.