Ekonomia -

'Hitzarmen historikoa'

Volkswagenen BEZari buruzko akordioa lortu dute Nafarroak eta Estatuak

Akordio horri esker, auziak ez dio kosturik eragingo Nafarroako Gobernuari. "Hitzarmen historikoa" dela adierazi dute Nafarroako agintariek.

Barcina Montoro
Barcina Montoro
Akordioa Volkswagenen BEZaren inguruan, Nafarroarentzako kosturik gabe

00:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak akordioa lortu dute Volkswagenen BEZaren inguruan, Foru Ogasunari “kosturik eragingo ez dion ituna”.

Akordioari esker, argitu egin dituzte 2007 eta 2011 bitartean egindako itzulketak ordaintzeko moduaz bi gobernuen artean zeuden desadostasunak. Espainiako Zerga Agentziak 1.513 milioi euro eskatzen zizkion Nafarroako Foru Ogasunari, Volkswagen auto-enpresak ordaindutako BEZ zerga likidatzeko.

Gobernu zentralak Auzitegi Gorenera jo zuen Ogasunak jarritako auzia etetea eskatzera, Espaniako Gobernuaren eta Nafarroakoaren arteko negoziaketak errazteko.

Montoro ministroak eta Barcina Nafarroako presidenteak bilera egin dute gaur goizean Madrilen, eta bertan beste zenbait hitzarmen ere adostu dituzte.

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako presidenteordeak esan du gaurkoa “akordio historikoa” dela, “Nafarroako foru-araubidea blindatu egiten baitu”.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Ogasunak ez du Volkswageneko BEZagatik Estatuak eskatzen ziona ordaindu beharko.

Akordioa gaur arratsaldean berretsiko dute, Itun Ekonomikoaren koordinazio batzordean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Yolanda Barcina Gaurko albisteak Nafarroan Espainiako Gobernua albisteak Volkswagen albisteak Zerga politika gaur Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Automobilgintza