Ekonomia -

Energia eolikoa

Gamesak 46 haize-sorgailurekin hornituko ditu Txinako bi enpresa

Euskal enpresak bi kontratu berri sinatu ditu Txinako HCIG taldearekin eta UPC eolikoen sustatzailearekin.

Gamesa. Artxiboko irudia: EiTB
Gamesa. Artxiboko irudia: EiTB
Gamesa. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa euskal enpresak bi kontratu berri sinatu ditu Txinako bi enpresarekin, HCIG taldearekin eta UPC eolikoen sustatzailearekin, 46 haize-sorgailu egiteko.

HCIG taldearekin sinatutako akordioaren arabera, Gamesak G97-2.0 MW modeloko 25 turbina instalatu eta martxan jarri beharko ditu Txinako Shanxi probintziako Nandianziliang parke eolikoan.

Haize-sorgailuak 2015eko maiatzean entregatzea eta parke eolikoa urteko hirugarren hiruhilekoan zehar martxan jartzea aurreikusi dute. 2008az geroztik, Gamesak 180 megawattekin hornitu du HCIG taldea, Asiako enpresa garrantzitsuenetako bat eolikoen alorrean.

UPCrekin sinatutako akordioari dagokionez, Gamesak G97-2.0 MW modeloko 21 turbina instalatu beharko ditu Txinako Zhejiang probintziako Huanyango parke eolikoan.

2015eko apirilean entregatuko dituzte makinak, eta parke eolikoa ekainetik aurrera egongo da martxan. Gamesak UPC eolikoen sustatzailearekin sinatu duen lehen akordioa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Txina argazkiak EAE albisteak Multinazionalak Siemens Gamesa bideoak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zamudio