Ekonomia -
Nafarroa
Frackinga debekatzen zuen legea baliogabetu egin du Konstituzionak
"Meatzaritza eta energia erregimena arautzeko eskuduntza" Estatuarena dela argudiatu du auzitegiak.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi du Nafarroan frackinga debekatzen zuen foru legea, "meatzaritza eta energia erregimena arautzeko eskuduntza" Estatuarena dela argudiatuta.
Konstituzionalak Kantabrian eta Errioxan onartutako antzeko legeak ere baliogabetu zituen. Horren ildotik, Nafarroako legea aipatu bi erkidego horien oso antzekoa zela gogorarazi du auzitegiak.
Auzitegiaren esanetan, frackingari buruzko araudiak "halabeharrez berbera izan behar du lurralde nazional osoan", erkidegoen artean "desorekak eta desberdintasunak" izatea galarazteko.
Gainera, frackingak "interesa" izan dezakeela iradoki du Konstituzionalak, "ezohiko gasaren ustiapenen ekoizpena hobetzeko aukera ematen duelako".