Ekonomia -

2015eko Aurrekontuak

Jaurlaritza eta Bizkaia, Aurrekontuak onartuko dituzten bakarrak

Aurreko legealdian, EAEko erakunde guztiek lortu zuten Aurrekontuak aurrera ateratzea, nahiz eta, Aldundien kasuan, gutxiengoan gobernatu.

EAJ eta PSEren arteko bilera
EAJ eta PSEren arteko bilera
Bizkaiak soilik aterako ditu aurrera aurrekontuak

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk gobernatzen dituen erakundeek soilik lortuko dute 2015eko Aurrekontua onartzea, betiere jeltzaleen eta sozialisten arteko negoziazioek bide onean jarraitzen duten bitartean.

Aurreko legealdian, EAEko erakunde guztiek lortu zuten Aurrekontuak aurrera ateratzea, nahiz eta, Aldundien kasuan, gutxiengoan gobernatu.

Hori horrela, abenduaren 23an onartuko dituzte Legebiltzarrean Iñigo Urkulluren Exekutiboak egindako Aurrekontuak. Guztira 10.639 milioi euroko proiektua da eta, osoko zuzenketen eztabaida gaindituta, hilaren 23an eztabaidatuko dituzte Gasteizko Ganberan.

EAJk eta PSEk behin-behineko hitzarmena lortu dute Aurrekontuak onartu ahal izateko, eta sozialisten eskaera gehienak egitasmoan sartu dituzte.

Bizkaian ere izango da jeltzaleen eta sozialisten arteko aliantza. PSE-EE abstenitu egingo da Aurrekontuen eztabaidan, 43 milioi euroko ekimenak dokumentuan sartu ondoren.

Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan, aldiz, Aurrekontuak luzatu beharko dituzte, gobernuen eta oposizioaren arteko negoziazioak bertan behera geratu ondoren.

Gipuzkoan, iragan ostiralean apurtu ziren EH Bilduren eta EAJren arteko negoziazioak. Aurreko legealdietan ez bezala, oraingoan Aurrekontuak luzatu beharko ditu koalizio abertzaleak. Izan ere, oposizioko talde guztiek osoko zuzenketak jarri dizkiote EH Bilduren egitasmoari.

Araban ez da Aurrekontuen inguruko eztabaidarik izango. Hala erabaki du Javier de Andres popularraren Gobernuak, EAJrekin akordioa ezinezkotzat jo ondoren.

Nafarroak 2012ko Aurrekontuak izango ditu datorren urtean ere. Gobernuak hirugarren urtez luzatu beharko ditu, oposizioak egitasmoa bertan behera utzi ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Arabako Foru Aurrekontuak Nafarroako Aurrekontuak