Ekonomia -

Protestak

Fagor eta Edesako kaltedunek mobilizazioak gogortuko dituzte

Ostiral honetarako auto-karabana deitu dute Basaurin, eta abenduaren 15ean Mondragon Taldeak Donostian egingo duen batzar orokorrera joango dira. Euren dirua itzultzeko eskatzen dute.

Edesa Basauri
Edesa Basauri
Edesa Basauri

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuratu elkarteak (Fagor Etxetresnak eta Edesa enpresetako kaltedunek osatutako plataforma) hemendik aurrerako protesta ekintzak gogortzea erabaki du gaur. Borondatezko ekarpenen bidez MCCren esku utzitako 13 milioi euro itzultzea eskatzen dute.

Basaurin egin duten batzarrean erabaki dute mobilizazioak areagotzea. 181 bazkide bildu dira bertan, eta horietatik 177k egin dute mobilizazioak gogortzearen alde.

Juan Antonio Perez Celis Eskuratu elkarteko eledunak jakitera eman duenez, ostiral honetarako auto-karabana deitu dute Basaurin, eta abenduaren 15ean Mondragon Taldeak Donostian egingo duen batzar orokorrera joango dira.

"Hartzekodunen lehiaketaren bidetik ezer berreskuratzeko itxaropen guztia galdu ostean" erabaki dute kaltedunek mobilizazioak gogortzea.

Eusko Jaurlaritzarekin eta alderdi politikoetako ordezkariekin harremanetan jarri da Eskuratu, Mondragon Taldearekin bitartekari lana egin dezaten, baina orain arte ez dute ezer lortu.

Eskuratu elkarteak 13 milioi euro itzultzea eskatzen du, eta kaltedunen beste plataformak, Ordainduk, 40 milioi euro eskatzen dizkio MCC taldeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Fagor Edesa etxetresna elektrikoak Basauri Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Protestak gaur