Ekonomia -

Mondragon Korporazioa

Eroskik 160 denda saldu dizkio DIA taldeari

Denda gehienak Madrilen daude; gainerakoak, aldiz, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan.

Eroski
Eroski
Eroski

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik 160 denda saldu dizkio DIA taldeari, 146 milioi euroren truke. Operazioak ez du eraginik izango enpleguan, DIAk subrogatu egingo baititu langileak. Orain, Merkatu eta Lehia Batzorde Nazionalak oniritzia eman beharko dio akordioari.

Eroskik saldutako denda gehienak Madrilen daude (108); gainerakoak, aldiz, Andaluzian (24), Gaztela eta Leonen (20), Extremaduran (6) eta Gaztela-Mantxan (2).

EAEko konpainiak azaldu duenez, operazio honekin murriztu egingo du bere pasiboa, eta hobetu egingo du bideragarritasuna, denda horiek errentagarritasun batez bestearen azpitik daudelako.

Rosa Carabel Eroskiko finantza zuzendariak "oso positibo"tzat jo du operazioa, eta, horren ondorioz, taldearen errentagarritasunak "epe ertainean" hobera egingo duela esan du.

Salmenta honen ostean, Eroskik 90 hipermerkatu ditu, 831 supermerkatu eta 448 frankizia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski EAE albisteak Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Supermerkatuak gaur