Ekonomia -

Lan-gatazka

Aldundiak asteazkenerako deitu ditu Bizkaibuseko sindikatuak

Astearteko greba bere horretan mantendu dute sindikatuek, Aldundiak zer eskaini zain.

Bizkaibuseko langileek joan den astean Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB
Bizkaibuseko langileek joan den astean Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB
Bizkaibuseko langileek joan den astean Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak asteazkenerako, urriaren 22rako, bilera batera deitu ditu Bizkaibuseko sindikatuak, lan-gatazka konpontzeko asmoz.

Pedro Marquina UGTko bozeramaileak azaldu duenez, sindikatuek pozik hartu dute Iker Bergaretxe Aldundiko Garraio zuzendariaren deia. Marquinaren hitzetan, garraio-enpresek lan-baldintzei eusteko borondatea agertu dute, eta, horrenbestez, "Aldundiaren ekimena baino ez da falta; asteazkenean akordioa betetzeko prest dagoela esatea espero dugu".

Bizkaibuseko langileek seigarren greba-eguna dute gaur. Sindikatuen arabera, iaz izenpetutako hitzarmena ez du bete Bizkaiko Foru Aldundiak; izan ere, hainbat autobus-linea kendu arren, 300 lanpostu bermatzea adostu zuten bi aldeek. "Foru Aldundiak ez du hitza bete. Irtenbiderik jartzen ez badu, greba mugagabera joko dugu", ohartarazi du Iñaki San Andres ELAko kideak.

Aurreko astean sindikatuek, Foru Aldundiak eta garraio-enpresek izandako bileran, lan-baldintzen inguruan adostasunak topatu zituztela esan du ELAko ordezkariak. Horren hitzetan, baina, akordioa behin betiko ixteko, Diputazioak lanpostu guztiak bermatzeko konpromisoa hartu behar du. "Foru Aldundia langileak eta erabiltzaileak bere komenentziara erabiltzen ari da", gaineratu du.

San Andresen esanetan, sindikatuak "arazoa sozializatzen" ari dira, erabiltzaileen artean informazioa zabalduz eta gatazkaren xehetasunen berri emanez.

Aste honetarako lau mobilizazio-egun dituzte deituta: gaurkoa, biharkoa, ostegunekoa eta ostiralekoa. Halaber, akordiorik ezean, hilaren 27tik aurrera greba mugagabea deituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Grebak albisteak Ekonomia albisteak Bizkaibus gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak