Ekonomia -

Mercadona

Mercadonak Gasteizen ireki du Euskadin jarri duen lehen supermerkatua

Datozen sei urteotan EAEn 25 supermerkatu irekitzeko asmoa du Valentziako konpainiak.

Mercadonak lehen saltokia ireki du Gasteizen. Argazkia: EFE
Mercadonak lehen saltokia ireki du Gasteizen. Argazkia: EFE
37 urte eta gero, lehenengo denda ireki du Gasteizen

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercadonak supermerkatu bat ireki du Gasteizen, hain zuzen ere, konpainia valentziarrak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) irekitzen duen lehendabizikoa. Halaber, datozen sei urteotan EAEn 25 supermerkatu irekitzeko asmoa du Valentziako konpainiak. Jada sei ditu Nafarroan.

Euskadin ireki duen lehen saltoki hori Armentia gainean egin du, eta konpainia valentziarrak 2,9 milioi euroko inbertsioa erabili du hori egiteko. 1.500 metro koadroko azalera dauka eta konpainiaren ohiko sekzio guztiak aurki daitezke bertan.

Gasteizen bertan urtea amaitu aurretik beste bi saltoki irekitzeko asmoa dauka Mercadonak. Gainera, Espainia iparraldeko dendak hornituko dituen logistika gune bat eraiki nahi du Jundiz industrialdean.

Datozen sei urteotan 25 saltoki irekitzeko asmoa du Mercadonak. Guztira, 50 milioi euro baino gehiago inbertitu eta 1.000 enplegu sortu nahi ditu konpainiak EAEn. Halaber, urtero Euskadiko hornitzaileei 150 milioi euroko erosketak egitea aurreikusi du.

Gasteizkoaren ondotik, Bizkaian, Basaurin eta Barakaldon, eta Gipuzkoan, Irunen, zabalduko ditu hurrengo saltokiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mercadona bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hipermerkatuei buruzko albisteak