Ekonomia -

Proposamena

Arabako zerga erreforma kritikatu dute Jaurlaritzak, PSEk eta Bilduk

31.000 euroz beherako errentei PFEZ murriztu nahi die proposamenak. Bestalde, seme-alaba bakoitzeko kenkariak areagotu nahi ditu Arabak, eta baita lan kontratu bakoitza 600 eurorekin saritu ere.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Aldundiaren zerga erreformarako proposamena kritikatu dute gaur Eusko Jaurlaritzak, PSE-EEk eta EH Bilduk. Besteak beste, 31.000 euroz beherako errentei PFEZ murriztu nahi die proposamenak. Bestalde, seme-alaba bakoitzeko kenkariak areagotu nahi ditu Arabak, eta baita lan kontratu bakoitza 600 eurorekin saritu ere.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak eta Aitor Uribesalgo Ogasun diputatuak proposamenaren ildo nagusiak azaldu dituzte gaur. Erreforma bi urtetan aplikatuko litzateke eta diru-sarrerak 51 milioi eurotan murriztuko lirateke Araban.

Proposamena Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organora eramango du De Andresek hilabete honetan. Hiru aldundiak eta Jaurlaritza bertan bilduko dira.

"Adostasunaren" eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren arteko harmonizazioaren aldeko apustua egin du ahaldun nagusiak. Proposamenaren "irakurketa lasaia egiteko" eskatu die De Andresek gainerako alderdiei. "Jarrera immobilistak" baztertzea eskatu du.

Iragan urtarrilean martxan jarritako erreformak diru-bilketan duen "eragin" zehatza ezagutu arte zergak aldatzea "zentzuzkoa" ez dela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Zerga-bilketak, gora

Abuztura arte gora egin zuen diru-bilketak EAEko hiru ogasunetan: % 7,3 Gipuzkoan, % 6,1 Araban eta % 4,6 Bizkaian.

Proposamena Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan aurkeztu baino lehen, De Andresek erreforma planteatu izana "desleialtasun instituzionala" dela salatu du Bizkaiko Aldundiak.

Era berean, PSE-EEk proposamena kritikatu du. Sozialisten hitzetan, aldaketak ez dira aproposak eta "desgaraian" proposatu dituzte. PPren zerga murrizketak "murrizketa sozialetan" bihurtzen direla salatu du PSE-EEk.

Seme-alaba bakoitzeko kenkariak areagotzea kritikatu du EH Bilduk, "progresiboa ez delako eta, batez ere, errenta txikienak zigortzen dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 EH Bildu Gipuzkoa Euskal sozialistak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zergak gaur