Ekonomia -
Euriborraren jaitsiera
EAEn eta Nafarroan 50 eta 34 euro aurreztuko dituzte hipoteken kuotan
Interes-tasa aldakorrak dituzten hipoteka maileguak berrikusteko gehien erabiltzen den adierazlea da Euriborra. Abuztuan euriborra % 0,469an kokatu da.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako familiek 50 eta 34 euro aurreztuko dituzte urtean, duela urtebete bi erkidego horietakoren batean kontratatutako hipoteka maileguetan.
Interes-tasa aldakorrak dituzten hipoteka maileguak berrikusteko gehien erabiltzen den adierazlea da Euriborra. Abuztuan Euriborra minimo historikora jaitsi da (% 0,469) Espainiako Bankuak emandako datuen arabera.
2008ko uztailean jo zuen goia Euriborrak (% 5,393) eta geroztik beherako joera hartu zuen. 2010ean beherako joera gelditu egin zen, baina 2011n berriz ere beherako joerari ekin zion.
Euriborraren eboluzioa Europako Banku Zentralak onartzen dituen interes tipoen igoeraren edo jaitsieraren araberakoa da. Europako Banku Zentralak ostegunean % 0,05era jaitsi zituen interes tipoak (minimo historikoa) eta, beraz, litekeena da datozen hilabeteetan Euriborra oraindik ere gehiago jaistea.