Ekonomia -
Abenduak 6
Eroski aztertzen ari da Konstituzio egunean ireki ala ez
Sekula ez du jaiegun horretan ireki, baina lehiakideek irekiko balute, ez du baztertzen zabaltzea.
Erredakzioa
Eroski aztertzen ari da abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren egunean, supermerkatuak irekiko dituen ala ez.
Eroskik azpimarratu du sekula ez duela jaiegun horretan dendarik zabaldu, eta, hasiera batean, horrela egiten segituko omen du. Hala ere, lehiakideek, gainerako supermerkatuek, irekiko balute, Eroskik ez du baztertu abenduaren 6an ere zabaltzea bere saltokiak.
Aurten Konstituzio eguna larunbatez tokatzen da, eta astelehena ere jaieguna da. Horrek saltokiak hiru egunez itxita edukitzea eragingo lioke Eroski kooperatibari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea