Ekonomia -

Erreforma fiskala

Nafarroako Gobernuak erreforma fiskalaren proiektua onartu du

Bestalde, Juan Luis Sánchez de Muniainek jakitera eman du UPNko kidea den aldetik, datorren hausteskundeetan Yolanda Barcina alderdiaren zerrenda-burua izatea babesten duela.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Nafarroako Gobernuak zergak jaitsi nahi ditu

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia eta lanpostuak sortzeko asmoz egin den erreforma fiskalaren proiektua onartu du asteazken honetan Nafarroako Gobernuak. Errentaren gaineko Zerga murriztea eta Sozietateen Zerga % 20koa izatea dira proiektuaren euskarri nagusiak.

Juan Luis Sanchez de Muniainek prentsaurrekoan jakitera eman du erreforma fiskal hau beharrezkoa dela Nafarroako ekonomia berreskuratzeko, eta zerga ordaintzeak suposatzen duen zama arintzeko.

Honekin, amaitutzat ematen da  iragan irailean Yolanda Barcinak Nafarroako Gobernuarentzat iragarri zuen erreforma fiskal berri honen elaborazioa eta diseinua.

Yolanda Barcinari babesa

Bestalde, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak jakitera eman du UPNko kidea den aldetik, datorren hausteskundeetan Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea, alderdiaren zerrenda-buru izatea babesten duela.

Gogorarazi du gai hau ez dela asteazken honetan egin den bileran jorratu, eta, ziur asko, Barcinak berak argituko duela ostiralean bertan. "Presidenteak ez du honen gaineko inongo erabakirik igorri", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroako albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak Gastu publikoa