Ekonomia -

2013ko datuekin alderatuta

Etxebizitzen hipoteken kopuruak % 31 egin du gora ekainean EAEn

Nafarroan, gorakada % 64,9koa izan da, 2013ko datuekin alderatuz gero. Estatu mailan, igoera % 19koa da.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Ekainean ia 100 milioi euro mailegatu ziren 850 etxetarako

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jabetzaren erregistroetan erregistratutako etxebizitzen hipoteken kopurua 850ekoa izan zen ekainean EAEn, asteazken honetan zabaldutako datuen arabera; hortaz, 2013ko datuekin alderatuz gero, % 31,8 igo da kopuru hori. Nafarroan, % 64,9 egin du gora, eta guztira 305 eragiketa egin dituzte; Foru Erkidegoa igoerarik nabarmenena izan duten erkidegoen artean kokatzen da, datu horiekin.

Estatu mailan, 17.137 hipoteka sinatu zituzten ekainean, 2013ko ekainean baino % 19 gehiago. Hori dela eta, datuak berriro eremu positibora itzuli dira, apirilean eta maiatzean indizea negatiboa izan ostean (% 13,4 apirilean, eta % 3,4 maiatzean).

Etxebizitzetarako hipoteken batez besteko zenbatekoa 98.582 eurokoa izan zen ekainean, 2013ko ekainean baino % 1,3 handiagoa. Emandako kapitalaren kopuruak % 20,5 egin du gora, eta 1.689,4 milioi eurokoa izan da.

2014ko ekaineko eta maiatzeko datuak alderatuta, hipoteken kopuruak % 4,6 egin du behera; azken lau urteetako hilabete horretako kopurua kontuan izanik, atzerapenik txikiena da. Eta emandako kapitalak, maiatzetik ekainera, % 5,2 jaitsi da; 2013ko ekaina eta maiatzeko datuen arabera, % 22 egin zuen behera iaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Nafarroa EAE Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza albisteak