Ekonomia -

Errusiaren blokeoa

Errusiaren blokeoak neurrizko kezka sortu du euskal enpresarien artean

Enpresariek nolabaiteko kezka erakutsi dute blokeo zabalago batek izan zitzakeen ondorioengatik. Nafarroaren kasuan, soilik, 130 enpresek esportatzen dute Errusiara.

Hasi da, jada, Errusiak Europako eta AEBtako elikagai freskoei ezarritako blokeoa. Argazkia: eitb
Hasi da, jada, Errusiak Europako eta AEBtako elikagai freskoei ezarritako blokeoa.
Nafarroan 13 enpresak pairatuko dituzte errusiar debekuaren ondorioak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal enpresariek neurrizko kezkarekin hartu dute Errusiak hartutako erabakia Europatik datozen elikagaien esportazioa blokeatzeko. Izan ere, nahiz eta erraldoi errusiarraren eta euskal enpresarien arteko harremana nahiko urria izan, hainbat komertziarik zuhurtasunez hartu dute berria.

Nafarroako hamahiru enpresen kasua da. Iaz bakarrik 1,6 milioi euroko esportazioak egin zituzten Errusiarekin elikagai freskoen bitartez. Beste aldetik, EAEko enpresariek ikuspuntu baikorragoarekin begiratzen diote blokeoari, Nafarroatik Errusiara esportatzen den gehiengoa elikagaiak badira, EAEtik egindakoak industriara mugatzen baitira. Oraingoz, beraz, ez dute Moskuk ezarritako blokeoa nozituko.

Hala ere, enpresariek nolabaiteko kezka erakutsi dute blokeo zabalago batek izan zitzakeen ondorioengatik, Nafarroaren kasuan, soilik, 130 enpresek esportatzen baitute Errusiara.

Ardura Europan

Nafarroako esportatzaile nagusia Volkswagen da, nahiz eta Nafarroak Errusiarekin egiten dituen esportazioak guztiaren % 0,6a diren soilik (4 milioi euro).

EAEko ekonomiak, aldiz, gutxiago sufrituko du, aipatutako herrialdearekin egiten dituen negozioak ez baitira guztiaren %0,3ra heltzen. EAEn eta Nafarroan egoera ez bada arriskutsua, Europako hainbat tokitan urduritasuna azaleratzen hasi da, herrialde bakoitzaren egoera guztiz ezberdina baita. Arazoaren muina Europak Errusiara elikagai freskoak esportatzeagatik urtero lortzen dituen bi mila milioi euroak dira. Blokeo honek sorrarazi ditzakeen ondorioak larriak izan daitezke, Alemaniaren kasuan, adibidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Albisteak Nafarroa EAE albisteak Errusia berriak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Enpresak Errusia-Ukraina gerra gaur