Ekonomia -
Etxebizitza
Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa % 0,8 igo da EAEn uztailean
Nafarroan, aldiz, erabilitako etxebizitzaren prezioak % 2,2ko beherakada izan du. Estatuko beherakadarik handiena da, Foru Erkidegoarena.
Erredakzioa
Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa % 0,8 igo da EAEn uztailean, eta metro koadroko 2.951 eurotan kokatu da, Estatuko altuena eta batez bestekoa baino % 79,9 handiagoa (uztailean bertan, metro koadroko 1.641 euroko prezioa da batez besteko hori). Nafarroan, aldiz, erabilitako etxebizitzaren prezioak % 2,2ko beherakada izan du. Estatuko beherakadarik handiena da, Foru Erkidegoarena.
EAEri dagokionez, fotocasa.es atari inmobiliarioak prensa oharrean jakinarazi duenez, Gipuzkoan % 0,5 igo da prezioa, eta Bizkaian 0,1, Araban, berriz, % 0,3 jaitsi da.
Zazpi hilabetez jarraian, metro koadroko 3.000 euroko muga gainditu gabe
Webguneak nabarmendu duenez, EAEko batez besteko prezioak zazpi hilabete daramatza metro koadroko 3.000 euroko muga gainditu gabe. Euskadiren maximoa, bigarren eskuko etxebizitzaren salneurrian, 2006ko otsailean jazo zen, eta metro koadroko 4.392 eurokoa izan zen. Ordutik hona, beherakada % 32,8koa izan da.
Nafarroan, % 2,2ko beherakada
Nafarroan, bitartean, Estatuko beherakadarik handiena egon da. Uztailean, % 2,2 jaitsi da erabilitako etxebizitzaren salneurria.