Ekonomia -
Garraioa
Espedientea ireki diete Bilboko Portuko bi enpresari
Zenbait ontziri ustez merkantziaren garraio horizontala ukatu izanda ari da ikertzen Lehiaren Euskal Agintaritza.
Erredakzioa
Lehiaren Euskal Agintaritza zigor espedientea ireki die Cetrotransbiz y Tpscoop enpresa komertzializatzaileei eta Bilboko Portutako Garraiolari Autonomoen Elkarteari, ustez zenbait ontziri merkantziaren garraio horizontala ukatzeagatik.
Agintaritzaren arabera, enpresa horien jarduerek Konpetentziaren Defentsarako Legea hautsi dutela ondorioztatzeko ‘’zantzuak’’ daude, erakunde horrek ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, Noatum Container Terminal Bilbao SA. enpresari hark kontratatutako garraio horizontalaren ‘’zerbitzua ez eskaintzea’’ leporatzen diete. Maersk Lines ontziaren kargari dagokion jarduera omen da eten dena, ohar horren arabera. Merkantzia ontziaren hegaletatik biltegietara eramatea da garraio horizontalaren ardura. Bilboko portuan Cetrotransbiz eta Tpscoop enpresek egiten dute, gehienbat, lan hori, baina egon badaude beste enpresa batzuk zerbitzu hori eskaintzeko prest, informazio horren arabera. Enpresen kamioiek, ordea, sabotajeak jasan ote dituzten ikertzen ari dira, Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera. 18 hilabeteko epea dute orain auzia ikertu eta ebazpena kaleratzeko.