Ekonomia -

Lan-baldintzak

Osakidetzak sindikatuen eskaerei erantzuten ez diela salatu dute

Osakidetzako langileen ordezkariek mahai sektoriala osatzeko prest daudela esan dute berriz ere, baina osatu ezean, protestak abiaraziko dituztela ohartarazi dute, 48 ordurainoko lanuzteekin.

Osakidetzako langileen ordezkariak, prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Osakidetzako langileen ordezkariak, prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Osakidetzako langileen ordezkariak, prentsaurrekoan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek erakunde publiko horren Zuzendaritzak langileek lan-baldintzak eskasagoak ez egiteko eskaerei erantzuten ez diela salatu dute.

Ekainaren 4an, Satse, LAB, ELA, Euskadiko Medikuen Sindikatua (SME), CCOO, UGT, ESK eta Ospitaletako Medikuen Federazioa hedabideen aurrean agertu ziren Osakidetzari mahai sektoriala osatzea eskatzeko, langile gutxiago izan, lanaldia handitu eta soldatak jaitsi ondoren sortutako egoera aztertzeko.

Gaur, astelehena, hedabideen aurrean agertu dira berriz ere salatzeko, 20 egun geroago, ez dutela Osakidetzako Zuzendaritzatik erantzunik jaso; hori dela eta, mahai sektoriala osatzeko borondatea azaldu dute berriz ere, baina osatu ezean, protestak abiaraziko dituztela ohartarazi dute, 48 ordurainoko lanuzteekin.

3.000 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa deitu, batez besteko 67 lanordu -astean- kopurua jaitsi eta zerbitzuaren baitan lan-hezkuntza hobetzeko plan bat egitea, besteak beste, eskatu diote sindikatuek Osakidetzari.

"Langile kopurua % 10 baino gehiago murriztu dute, gero eta ordu gehiago egin behar dute lanean eta % 20 murriztu dute soldata, eta biztanleriaren gero eta behar handiagoei aurre egin behar diezkiete", azaldu du Agustin Gutierrez Euskadiko Medikuen Sindikatuko bozeramaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Eusko Langileen Alkartasuna LAB Salaketak bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lan-eskaintzak gaur Sindikatuen albistea CCOO sindikatua UGT azken ordukoa ESK