Ekonomia -

Bilbao Exhibition Centre

Makina Erremintaren Biurtekoak % 12 erakustoki gehiago izango ditu

Ekainaren 2tik 7ra bitartean egingo dute, Barakaldon. 27 herrialdetako 1.314 marka izango dira, eta 30 milioi euroko inpaktu ekonomikoa aurreikusi dute.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Makina Erremintaren Biurtekoak 27 herrialdetako 1.314 marka bilduko ditu Barakaldoko BEC Bilbao Exhibition Centren, ekainaren 2tik 7ra bitartean. Hala, aurreko edizioan baino % 12 erakustoki gehiago izango ditu aurten erakustokiak.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak hitzorduaren garrantzia azpimarratu du prentsaurrekoan. Izan ere, Tapiak emandako datuen arabera, 30 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragingo du Biurtekoak.

Xabier Basañez BECeako zuzendari orokorrak adierazi duenez, aurtengo hitzorduak ''berrikuntza, enpresa eta produktu gehiago'' izango ditu. Zuzendariaren datuen arabera, ekainean Bakaraldon izango diren enpresen artean % 57 atzerritar izango dira. Lau pabilioi hartuko ditu azokak eta, bertan izango dira ikusgai 1.600 produktu, prestazio maila handiko 800 makina eta 300 bat berrikuntza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo BEC albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Enpresak Industria sektorea