Ekonomia -
Balantzea
Eroski Taldearen galerak % 15,7 jaitsi dira 2013an
Arduradunek iragarri dutenez, enpresak 6.698 euroko fakturazioa egin zuen, aurreko urtean baino % 4,39 gutxiago, krisiaren eta kontsumoaren ahuleziaren ondorioz.
Erredakzioa
Eroski Taldeak 102 milioi euro galdu zituen 2013an, aurreko urtean baino % 15,7 gutxiago (19 milioi).
Kooperatibak ohar batean iragarri duenez, galerek behera egin dute finantza gastuak 14 milioi eurotan handitu eta produktuen prezioa merkatu ostean. Beherapen horri esker, "kontsumitzaileek 79 milioi euro aurreztu" dituzte urtebetean.
Arduradunek iragarri dutenez, Elorrioko enpresak 6.698 euroko fakturazioa lortu zuen 2013an, aurreko urtean baino % 4,39 gutxiago, krisiaren eta kontsumoaren ahuleziaren ondorioz.
Zorraren kitapena
Eroskik 41,4 milioiko irabazi operatiboarekin itxi ditu kontuak 2014ko urtarrilaren 31n, aurreko urteko 6,3 milioiak sei aldiz biderkatuta. Enpresaren iritziz, hori guztiari esker "merkataritza jarduera sendotu" du.
2013an, Eroskik bere zorraren 71 milioi euro kitatu zituen eta gaur egun zorra berregituratzeko negoziazioetan ari da, finantza erakunde ezberdinekin.