Ekonomia -
Programa berria
Jaurlaritzak hilabete barru onartuko du Industria Plana
Lehendakariak esan duenez, plan horrek "enpresaren eta benetako ekonomia produktiboaren babesari" mesede egingo dio.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "hiru edo lau astetan" Industria Plana onartuko du. Hori enpresak nazioartera eramateko programa izango da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Kontseilua osatuko du.
Zamudion Biolan Mikrobiosentsoreen teknologia enpresari egindako bisitan, Urkulluk adierazi duenez, jarduera horiek "oinarrizkoak izango dira Euskal Herriaren etorkizunerako" eta lanpostuak sortzeko.
Lehendakariak nabarmendu du plan horrek "enpresaren eta benetako ekonomia produktiboaren babesari" mesede egingo diola, nazioarteko programak "kanpoko merkatuan enpresak irekitzea" ahalbidetuko duen bitartean.
"Industria, nazioarteratzea eta berrikuntza garapen ekonomikoaren euskal ereduaren tresnak dira", esan du Urkulluk. Ekimen hauek lanpostuak sortzea sustatzen dutela gaineratu du, eta horrek "herrialdearentzat eta Jaurlaritzarentzat lehentasuna" duela.