Ekonomia -
Araba
15 milioi euroko irabaziak izan zituen Tubacex enpresak 2013an
% 26,6 gehiago da, 2012ko datuekin alderatuta.
Erredakzioa
Tubacex Arabako enpresak 15 milioi euroko irabaziak izan zituen 2013an, aurreko urtean baino % 26, 6 gehiago, konpainiak berak ohar batean jakitera eman duenez. Soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitz hobiak ekoizten ditu.
Ustiapenak 51,26 milioi euro utzi zituen guztira, % 12 gahiago; salmentekiko marjina, berriz, % 9,3koa izan zen (% 8,6koa izan zen 2012koa).
Jesus Esmoris enpresako kontseilari delegatuak adierazi duenez, aurten ere emaitzak hobetzen jarraitzea aurreikusten dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea