Ekonomia -

Irabaziak

Gamesak 45 milioi irabazi zituen 2013an, aurreko urteko galeren ostean

2013 urtea ixtear zela, konpainiaren finantza zor garbia 420 milioi eurokoa zen, hamabi hilabete lehenago baino % 15,2 txikiagoa.

Argazkia: EiTB
Gamesa
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa aerosorgailuen fabrikatzaileak 45,05 milioi euroko irabazi garbia izan zuen 2013 urtean, aurreko urtean izandako 659 milioi euroko galeraren ostean. 2012an taldea berregituratzeko onbideratze plana izan zen.

Balioen Merkatuko Batzorde Nazionalak bidalitako informazioaren arabera, 2013an negozio zifra 2.335.6 milioi eurokoa izan zen, aurreko jarduera baino % 12,35 txikiagoa, aktibitate txikiagoaren eta Brasilgo errealaren eta Indiako errupiaren debaluazioaren ondorioz.

Gamesak azaldu duenez, bere jarduera hazkuntza merkatuetan oinarritzen da, besteak beste, Latinoamerikan, Europan eta Indian. Halaber, operazioen eta mantenuen zatiketak ordezko piezarik gabe % 12 gora egin duela gaineratu du.

Konpainiaren hitzetan, emaitza hauek jarduera egonkortzean kokatuta daude, eta negozio planean jarritako gidak gainditu dituzte. Aurten eta datorren urtean gorako joera horrekin jarraitzea aurreikusi dutela nabarmendu dute.

2013 urtea ixtear zela, konpainiaren finantza zor garbia 420 milioi eurokoa zen, hamabi hilabete lehenago baino % 15,2 txikiagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? EAE Multinazionalak Siemens Gamesaren inguruko albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zamudio azken albisteak