Ekonomia -

Mondragon Korporazioa

Fagor Etxetresnaken itxiera: Gertaeren KRONOLOGIA

Mondragon Korporazioaren kooperatiba 'kuttuna'ren krisia 2013ko urriaren 16an abiatu zen, hartzekodunen aurre konkurtso eskaerarekin. Ordudanik, oso arin jazo dira gertaerak.

Fagor Etxetresnak kooperatibaren itxieraren hurrengo pausuak. EiTB
Fagor Etxetresnak
Fagor Etxetresnak kooperatibaren itxieraren hurrengo pausuak. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko urriaren 16a: Fagor Etxetresnak kooperatibak hartzekodunen aurre konkurtsoa aurkeztu zuen Donostiako Merkataritza Epaitegian. Zorra birfinantzatzeko hiru hilabete zeuzkan. Hartzekodunekin akordiorik ez lortzekotan, beste hilabete bat zuen hartzekodunen konkurtsoa eskatzeko. Dena aurreratu zen.

2013ko urriaren 17a: Txema Gisasolak gutuna igorri zien kooperatibista guztiei, Kontseilu Orokorraren asmoa zein zen azaltzen zuen bertan: Korporazioarentzat Fagor Etxetresnak ez da bideragarria, eta 1.800 bazkideko kooperatibaren itxierari aurre egiteko neurriak hartu behar dira. Honakoa ez da, ordea, Mondragon Korporazioaren Kontseilu Orokorraren azken hitza; beste 15 egun behar dira oraindik. Bien bitartean, zenbaki dantza dago Fagor Etxetresnak duen zorraren kontura: aurrena, 120 milioi behar zituela zabaldu zen, gero, 170 milioi. Mondragon Korporazioaren barruan, tentsioak agerian.

2013ko urriaren 30a: Fagor Etxetresnak taldeak oharra kaleratu zuen, Kontseilu Errektoreak eta Kontseilu Sozialak adostuta. Kooperatibak hartzekodunen konkurtsoa eskatuko zuela iragarri zuen.

Fagor Etxetresnak kooperatibak bideragarritasun plana egina zuela eta errentagarriak ziren jarduerei eutsi ahal zaiela berretsi zuten. Dena dela, plana gauzatzeko Mondragon Korporazioaren eta Euskadiko zein Estatuko erakundeen babesa eta finantziazioa behar zutela, horretarako zenbat diru behar zen zehaztu gabe.

Mondragon Korporazioak beste ohar bat kaleratu zuen ordu gutxira. Fagor Etxetresnak kooperatibak aurkeztutako bideragarritasun plana aurrera eraman ahal izateko diru gehiago ez zuela jarriko iragarri zuen; izan ere, "finantziazioak ez luke Fagorren etorkizuna bermatuko", korporazioaren iritzian. Langileak birkolokatzeko eta aldez aurretiko erretiroak bideratzeko bulegoa eratu zuen.

2013ko azaroaren 13a: Fagor Etxetresnak kooperatibak hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen, aurre konkurtsoa sartu eta hilabetea betetzeko zegoela.

2013ko azaroaren 19a: Donostiako merkataritza arloko epaitegiak Fagor Etxetresnakek borondatezko hartzekodunen konkurtsoa onartu zuen. Kooperatibak aurkeztutako dokumentazioa oinarri, Fagor Etxetresnak kaudimen gabe dagoela ondoriozta zitekeen. ondoriozta daiteke kaudimenik gabe dagoela Fagor Etxetresnak. Edesak, Grumalek, eta Poloniako eta Irlandako enpresek ere hartzekodunen konkurtsoa eskatu dute.

2013ko urtarrilaren 17a: Txema Gisasola Mondragon Korporazioaren Kontseilu Nagusiko presidenteak dimisioa eman du, karguan urtebete pasatxo egon ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor etxetresna elektrikoak Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskal enpresak azken ordukoa