Ekonomia -

Eustaten datuak

EAEko langabezia tasa % 15,3ra igo da, iaz baino 2,5 puntu gehiago

Euskadin 165.600 pertsona langabezian daude, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 gehiago. Gizonezkoen langabezia % 15,4koa da eta emakumezkoena % 15,3koa.

Inem langabeak
Inem langabeak
Inem langabeak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa % 15,3ra igo da 2013. urteko azken hiruhilekoan, aurrekoan baino puntu erdi gehiago, gaur Eustatek argitaratutakoaren arabera. Igoera horren arrazoi nagusia biztanle aktiboen igoera izan da, 7.800 gehiago urteko azken hiru hilabeteetan.

Guztira, Euskadin 165.600 pertsona langabezian daude, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 gehiago. Gizonezkoen langabezia % 15,4koa da eta emakumezkoena % 15,3koa. Gazteen datua da kezkagarriena: % 36,9 langabezian daude.

Lurraldeka, azken hiruhileko igoerarik nabarmenena Gipuzkoan eman da: 4.700 langabe gehiago, eta % 13,1eko langabezia tasa. Bizkaian datua % 16,5ean kokatu da eta langabeen kopurua 3.900 pertsonetan igo da. Araban, berriz, langabeziak behera egin du (1.300 lagun) eta tasa % 15,7an dago. Iazko abenduarekin alderatuz, langabezia-tasak 2,5 puntu gora egin du eta, guztira, 35.400 pertsona gehiago daude langabezian EAEn.

Okupazio datuari dagokionez, 7.800 pertsona aktibo gehiago daude Euskadin. Gehien bat zerbitzuetan eta industrian lan egiten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Eustat