Ekonomia -
Eskuduntza berriak
Euskadiren esku izango diren zazpi zerga berriak
Besteak beste, loteria sari batzuen zergak kudeatzen hasiko dira EAEko foru aldundiak.
David Perez | eitb.com
Espainiako Gobernuak zazpi zergaren kudeaketa transferituko die gaur Euskadiko erakundeei. Hain zuzen ere, hauek dira eskuduntza berriak:
- Loteria eta apustu sari batzuen gaineko zerga berezia
- Kreditu erakundeetako gordailuen gaineko zerga
- Energia elektrikoaren ekoizpenaren gaineko zerga
- Erregai nuklearraren ekoizpenaren eta biltegiratzearen gaineko zerga
- Hidrokarburoen gaineko zerga berezia
- Berotegi-efektua sortzen duten gas fluoratuen gaineko zerga
- Joko jardueren gaineko zerga
Transferentzien gakoak
- Loteria sarien gaineko zergaren kasuan, neurriak atzeraeraginezko izaera izango du, 2013. urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrenbestez, Gipuzkoako Ogasunak Gabonetako Loterian Arrasaten egokitu zen sari nagusiaren % 20 bilduko du.
- Akordioak ez du jasotzen azken sei urteotako Kupoaren likidazioa, erakundeen artean adostasunik ez dagoelako oraindik.
- Akordioa Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru aldundiek sinatuko dute. Hori dela eta, ezker abertzaleak Espainiako Gobernuarekin sinatuko duen lehen akordioa izango da, Gipuzkoako Aldundia Bilduren esku baitago.